Ibilbide profesionala

  • Euskal Herriko Unibertsitatean Psikologian Gradua.

  • IPIR Institutuaren eskutik Bartzelonako Unibertsitatean trauma, galera eta doluan espezializazio masterra.
  • Balentziako Unibertsitate Internazionalean Osasun Psikologia Orokorrean masterra.
  • Deustuko Unibertsitatean Psikoterapia Erlazional Integratiboan masterra.
  • Sensoriomotor Psychotherapy Institute-n eskutik Trauma lantzeko Sensoriomotriz Psikoterapian 1. Moduloa.
  • International Integrative Psychotherapy Association-en (IIPA) eskutik psikoterapeuta integraitzaile zertifikatua (CIIP).

Psikologia humanista eta profesionala

Psikologia bokazioz, nire helburu nagusiena giza-zerbitzu sintonikoa eta profesionala eskaintzea da.

Hori dela eta, azken urteetan jasotako formakuntza profesionala begirada humanista eta integratzaile batean oinarritu dut.

Ibilbide luzeko eta ezagutza sakoneko psikologoen eskutik jasotako formakuntzan oinarritzen ditut saioak. Horien artean Alba Payàs dolu-terapeuta, beregandik bizitu bainuen lehendabizikoz harrera terapeutikoaren potentzia.

Jarraian, gaixotasun larrietan eta doluan lagun den Bidegin Asoziazioan lan egin nuen, maite ditugunen gaixotasun larrietan eta heriotzagatik doluetan akonpainamendu terapeutikoa eskaintzen.

Ikuspegi erlazionala eta integratzailea psikoterapian

Nire zerbitzuaren oinarri den begirada psikoterapeutikoa Harreman Integratiboa da. Richard Erskinek sortutako teoria eta metodologia. Pertsona bakoitzaren berezko balioa adierazten eta artatzen du sintonian, inplikazioan eta ikerketan oinarritutako harreman terapeutikoa ezarriz.